212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Akats zuzenketa oihan enkantean

2019ko 206 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17an, Etxarri Aranazko Udalak ateratako oihan enkantea argitaratu zen.

Iragarki horretan akats bat dagoela ikusi da, proposamenak aurkezteko epean hain zuzen ere. Hau dela eta testua aldatu beharko da eta akatsa zuzendu, modu honetan:

Esaten denean: “hamabosgarren egun balioduna baino lehen”.

Esan beharko du: “hamabosgarren egun naturala baino lehen”.

Proposamenak aurkezteko epearen zenbaketa iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasiko da.

Etxarri Aranatzen, 2019ko urriaren 21ean.–Jarduneko alkatea, Lur Iosu Larraza Lopez.

Iragarkiaren kodea: L1913418