212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGOZKUE

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18an, aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hura behin betiko onetsi eta argitara ematen da, laburbilduta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

Kreditu berezia

GASTUEN partida:

–1. 1510.62100.–Abeltzaintzako azpiegituretarako obra. Gastuen zenbatekoa: 21.665,34 euro.

DIRU-SARREREN partida:

–1.75080.–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza. Diru-sarreren zenbatekoa: 11.199,22 euro.

–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: Diru-sarreren zenbatekoa: 10.466,12 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Egozkuen, 2019ko urriaren 9an.–Kontzejuko burua, Iñaki Muñoz Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1913037