212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2019. urteko ekonomia-jardueren gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2019ko urriaren 16tik azaroaren 27ra izanen dela ekonomia-jardueren gaineko zergaren 2019ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko azaroaren 27an kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2019ko urriaren 15ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1913267