212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Sustatzailea: Eko Daka SL. Jarduera: ibilgailuen (motozikletak) tratamendu eta deskontaminazio zentroa hauen bizitza baliagarriaren bukaeran (TIB). Tokia: Suspelttiki auzoa 26; 9. poligonoa, 84. lurzatia.

Beran, 2019ko urriaren 17an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1913299