212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Borondatez ordaintzeko epea, Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2019ko kontribuziorako

Honen bitartez interesdunei aditzera ematen zaie 2019ko urriaren 28an hasiko dela eta azaroaren 27an bukatuko borondatez ordaintzeko epea Landa-lurreko eta Hiri-lurreko Ondasunen gaineko 2019ko kontribuziorako.

Bargotako Udalaren kontuan ordaintzen ahalko dira helbideratuta ez dauden ordainagiriak, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako kontuetan kargatuko dira 2019ko azaroaren 26an.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Bargotan, 2019ko urriaren 10ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1913055