212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Finantzaketa aldaketaren onespena igerilekuaren eraberritzean

Artaxoako Udalak, 2019ko urriaren 3an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen finantzaketaren aldaketa bat onestea honako honen exekuzioan: Igerilekuak eraberritzeko proiektua - Separata: igeriketarako ontzia. Aldaketa horren bidez, libreki erabakita finantzatutako zatia finantzatuko da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak onartutako dirulaguntzaren kargura, eta gainerakoa, diruzaintzako gerakinaren kargura, eta erabaki librea aplikatuko zaie beste edozein obrari, baldin egokitzapen txostenean eskatu bazen eta jada egina badago.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Artaxoan, 2019ko urriaren 9an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L1913053