2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Arau Subsidiarioetako aldaketa, 1. poligonoko 253. lurzatian eragiten duena, Aizkorben. Hasierako onespena
Arakil Ibarreko Udalak, 2019ko irailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen egiturazko antolamenduko determinazioetako aldaketa, Patricia Latiegui andreak sustatua, 1. poligonoko 253. lurzatian, Aizkorben.
Uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatuarekin bat, hasierako onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Arakilen, 2019ko urriaren 11n.–Alkatea, Oihana Olaverria Jaca.
Iragarkiaren kodea: L1913305