212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

2019ko 22. eta 23. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18an, 22/2019 eta 23/2019 aurrekontu-aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (aipatutako foru dekretuak garatzen du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

22/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUen egoera-orria:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 216.713,67 euro handitzen da.

–Aurrekontu-aplikazioa:

  • 1-2110-16004.–Funtzionarioen montepioa: 68.243,37 euro.
  • 1-9200-12000.–Oinarrizko ordainsariak, A mailako funtzionarioentzat: 38.700,00 euro.
  • 1-9310-12000.–Oinarrizko ordainsariak, A mailako funtzionarioentzat (Finantza adm.): 24.100,00 euro.
  • 1-9310-12003.–Oinarrizko ordainsariak, C mailako funtzionarioentzat (Finantza adm.): 6.300,00 euro.
  • 1-2391-12002.–Oinarrizko ordainsariak, B mailako funtzionarioentzat (Berdintasuna): 10.100,00 euro.
  • 1-23991-12002.–Oinarrizko ordainsariak, B mailako funtzionarioentzat (teknikari sozio-kulturala): 5.200,00 euro.
  • 1-1321-12004.–Oinarrizko ordainsariak, D mailako funtzionarioentzat (Udaltzaingoa): 10.200,00 euro.
  • 1-9320-12003.–Oinarrizko ordainsariak, C mailako funtzionarioentzat (Finantza adm.): 5.700,00 euro.
  • 1-9200-1310003.–Garbitasuneko eta sarbideen kontroleko langileak, lan-kontratudunak: 48.173,30 euro.

FINANTZAKETA:

Diruzaintzako gerakina, finantzaketa lotuko gastuetarako.

23/2019 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUen egoera-orria:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak; hainbeste handitzen da: 50.594,20 euro.

–Aurrekontu-aplikazioa:

  • 1-34100-2274001.–Idakirolak SL, erakunde intstrumentala, kirol jarduera kudeatzeko: 46.124,60 euro.
  • 1-3331-2275001.–Idakirolak SL, erakunde intstrumentala, antzerkia kudeatzeko: 4.469,59 euro.

FINANTZAKETA:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Antsoainen, 2019ko urriaren 10ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1913054