212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2019ko plantilla aldatzeko espedientea. Hasierako onespena

Toki entitate honek, 2019ko irailaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko ekitaldian plantilla aldatzeko espedientea.

Abenduaren 21eko 271/1998 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea Ameskoabarrengo udal idazkaritzan egonen da ikusgai (San Anton karrika, 30, Zudairi) hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe igarotzen bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Zudairin, Ameskoabarrena, 2019ko urriaren 7an.–Batzarreko burua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1913018