212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa egituratzailea Artabiako UNS-1ean.
Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2019ko urriaren 9an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa egituratzailea Artabiako UNS-1ean. Ganuza Murugarren senideek sustatu dute, egungo unitatearen azalera handitzeko, hiri-lurzoru finkatugabea bihur dadin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Agiri hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Amillaon, 2019ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1913092