212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Hiri-jarduketarako plan berezia Amillaoko UC-11 unitatean. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2019ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Amillaoko UC-11 unitatean, DPI Arbelin SLk sustatua, Amillaoko UC-11 unitatea mugarte bereko UC-9 eremuan sartzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Agiri hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Amillaon, 2019ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1913091