212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Xehetasun-azterketa, Galdioko AA-3 unitatean.
Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2019ko urriaren 9an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa Galdioko AA-3 jarduketa asistematikoan, Urquia Lus teknikariak idatzia eta Miriam Ros Teresek eta Roberto Garin Aranak sustatua, eraikinaren lerrokadurak eta bolumena definitzeko, artisau lantegi baterako.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2019ko urriaren 10ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1913089