212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, familia-langile izateko 3 lanpostu betetzeko. Izendapena

Tuterako Udalaren familia-langile izateko hiru lanpostu huts, D mailakoak, oposizio bidez betetzeko deialdia 2018ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an. Lanpostu horiek Etxeko Laguntza Zerbitzuan aritzeko dira eta Tuterako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorrari atxikita daude. Hautapen proben epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2019ko urriaren 2ko 1619. Ebazpenaren bitartez, erabaki du eranskinean aipatzen diren lagunak familia-langile izendatu eta haiei esleitzea lanpostu hutsak, haiek izan baitira probak gainditu eta parte hartzen zuten txandetan puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaiak.

–Ana María Jiménez Cacho. Plantillan 0514D10806 kodea daukan familia-langilearen lanpostu hutsa aukeratu du.

–Ana Gema García Gabas. Plantillan 0514D10807 kodea daukan familia-langilearen lanpostu hutsa aukeratu du.

–Sara García Andrés. Plantillan 0514D10808 kodea daukan familia-langilearen lanpostu hutsa aukeratu du.

Tuteran, 2019ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1913034