212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

226/2019 EBAZPENA, urriaren 4koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, Lizoain-Arriasgoitiko eta Longida udalerrietako muga jurisdikzionaleko marra onesten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 781/2017 Ebazpenaren bidez, Lizoain-Arriasgoiti eta Longida udalerrien arteko muga jurisdikzionaleko marra berreskuratzea eta hobekuntza geometrikoa egitea xedatu zen (31156-31158-00 kodea).

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 869/2018 Ebazpenaren bidez, espedientea jendaurrean jartzea xedatu zen, lanen nondik norakoei buruzko informazioa edo ekarpenak eskuratzeko.

Longidako Udalak eta Lizoain-Arriasgoitiko Udalak 2019ko apirilaren 3an eta 2019ko abuztuaren 28an, hurrenez hurren, egindako osoko bilkuretan onetsi zen horretarako izendatutako udal batzordeek izenpetutako akta bateratua; akta horren bidez UTM koordenatuekin zehazten dira bi udalerriak bereizten dituen muga jurisdikzionaleko marraren mugaketa puntu onartuak eta trazadura geometrikoa, dena Nafarroako Gobernuko Toki Antolamendurako Zerbitzuak 2019ko martxoaren 25ean emandako txostenaren zehaztapenekin bat. Txosten hori aktan jaso da eranskin gisa.

Era berean, 2019ko irailaren 2an Urrotz-Hiriko Udalak akta hori onartu zuen, udal batzordeak sinatu ondoren, udal horri dagokion 3 dermioren mugaketa puntuak jasoz.

Ikusirik Toki Antolamendurako Zerbitzuak 2019ko irailaren 18an eta 2019ko irailaren 19an, hurrenez hurren, emandako txosten tekniko eta juridikoak, espedientean daudenak.

Kontuan hartuta Lizoain-Arriasgoitiko eta Longidako udalek ezarri duten mugako marraren definizioak ez dituela aldatzen udalerriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 13. artikulutik 20. artikulura bitartekoetan ezarritako definizioen, baldintzen eta prozedurekin bat.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 14ko 87/2019 Foru Dekretuaren xedapen iragankor bakarrarekin eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Lizoain-Arriasgoitiko eta Longidako udalerrietako muga jurisdikzionaleko marra onestea, Nafarroako Gobernuko Toki Antolamendurako Zerbitzuak 2019ko martxoaren 25ean emandako txostenean jasotako deskribapen geometrikoaren araberakoa. Txosten hori ebazpen honetan jaso da eranskin gisa.

2. Institutu Geografiko Nazionalari eskatzea mugako marra hori Kartografiaren Erregistro Zentralean inskribatzeko, Erreferentzia Nazionaleko Ekipamendu Geografikoan sartzeko, orain arte indarra izan duen erregistro orria eguneratu edo berrikusteko ondorioak izateko eta kasuan kasuko ziurtagiriak emateko.

3. Marra Kartografiaren Erregistro Zentralean inskribatzea lortu ondoren, Toki Antolamendurako Zerbitzuak aipatutako udalei igortzea erregistro orriaren kopia bana.

4. Ebazpen hau eta behar den dokumentazioa Lur-ondasunen Zerbitzura igortzea katastroetan behar diren lanak egin ditzan.

5. Ebazpen hau eta behar den dokumentazioa Lurraldeko Informazio Sistemen Atalera igortzea haren berri izan dezaten eta SITNAn ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau NAOn argitaratzea eta Lizoain-Arriasgoitiko, Longidako eta Urrotz-Hiriko udaletara igortzea, bai eta Institutu Geografiko Nazionaleko Eskualdeko Zerbitzura ere.

Iruñean, 2019ko urriaren 4an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Lizoain-Arriasgoitiko eta Longida udalerrietako muga jurisdikzionaleko marraren deskribapen geometrikoa
(31156-31158-00 kodea)

MUGAKETA PUNTUA

NODOA

KOORDENATUAK
(ETRS89 / UTM 30N zona)

KOTA (MDT 2x2 / EGM 2008 REDNAP geoide eredua)

X

Y

M01-M3T

628743

4738508

623,4

N0002

628746,09

4738541,9

622,9

N0003

628741,18

4738604,71

618,6

N0004

628726,82

4738691,71

612,4

N0005

628728,7

4738730,66

612,2

N0006

628731,44

4738749,42

612,8

N0007

628735,43

4738768,97

613,6

N0008

628743,16

4738791,4

612,4

N0009

628773,29

4738904,51

579,7

N0010

628784,71

4738925,72

569,3

N0011

628792,69

4738944,91

563,7

N0012

628810,16

4738991,51

555,7

M02

628822

4739016

554,0

N0014

628826,28

4739030,42

558,9

N0015

628840,32

4739051,45

561,3

N0016

628848,73

4739066,79

563,3

N0017

628854,57

4739079,74

563,1

N0018

628860,52

4739096,38

560,5

N0019

628865,32

4739113,1

557,7

N0020

628870,96

4739127,95

559,0

N0021

628879,93

4739145,34

557,9

N0022

628916,05

4739199,29

557,2

N0023

628940,94

4739238,17

557,5

N0024

628952,27

4739253,76

556,7

N0025

628957,94

4739264,41

556,4

N0026

628975,08

4739338,71

557,3

N0027

628980,7

4739353,94

559,0

N0028

628989,1

4739372,84

561,1

N0029

628997,36

4739388,94

563,1

N0030

629004,2

4739408,66

565,4

N0031

629010,06

4739430,77

568,4

N0032

629018,73

4739458,96

575,8

N0033

629032,72

4739497,03

585,7

N0034

629060,74

4739586,34

590,3

M03

629092

4739673

608,8

M04

629173

4739727

618,6

N0037

629116,18

4739843,13

627,9

N0038

629090,16

4739899,26

622,7

N0039

629075,41

4739934,28

617,0

N0040

629070,23

4739950,57

615,4

N0041

629068,69

4739967,33

612,8

N0042

629068,3

4740009,4

607,9

N0043

629070,08

4740032,33

604,4

N0044

629054,19

4740120,43

602,5

M05

629038

4740192

618,5

N0046

629034,37

4740269,07

602,5

N0047

629021,99

4740363,52

605,6

N0048

628977,41

4740501,78

604,2

N0049

628948,16

4740586,9

604,7

N0050

628918,91

4740679,25

625,9

N0051

628909,57

4740703,57

631,9

N0052

628891,65

4740759,71

650,2

N0053

628878,59

4740793,35

657,2

N0054

628865,17

4740832,44

658,6

N0055

628853,04

4740863,81

658,3

N0056

628837,62

4740915,3

666,1

N0057

628840,79

4740942,27

673,9

N0058

628843,65

4740986,87

688,5

N0059

628852,17

4741067,49

708,1

M06

628853

4741135

717,8

N0061

628846,54

4741158,89

719,6

N0062

628829,09

4741203,24

724,5

N0063

628826,09

4741222,54

726,1

N0064

628805,5

4741295,95

731,2

N0065

628788,44

4741344,81

739,0

N0066

628776,92

4741374,49

746,9

M07

628745

4741452

774,0

M08

628656

4741532

797,4

M09

628617

4741717

770,1

N0070

628613

4741732,51

768,6

N0071

628611,7

4741821,9

751,7

N0072

628623,17

4741908,31

747,3

N0073

628625,26

4741926,91

742,4

N0074

628626,22

4741944,71

737,1

N0075

628632,48

4741989,84

746,2

M10-M3T

628651

4742119

802,3

Iragarkiaren kodea: F1912917