212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2499E/2019 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, baimena kentzen duena otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenaren bidez onartutako dirulaguntzei dagokien partidako gasturako. Dirulaguntza horiek onetsi ziren Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresei laguntza teknikoa emateko, urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan aurreikusi bezala.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileren otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresen laguntza teknikorako dirulaguntzen deialdia onetsi zen.

Martxoaren 11ko 42E/2019 Ebazpenaren bidez, 700.000 euroko gastua baimendu zen, 2019ko gastuen aurrekontuko 950001 96100 4819 241104 partidaren kargura (“Zailtasun gehien dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala eta EGF”).

Kontuan hartuta 2019. urte osoan zehar eskaeren bolumena txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko zenbatekoa baino.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Partida honetan, onetsi zen honenbesteko gasturako gasturako baimena kentzea:

–Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresen laguntza teknikorako dirulaguntzak, otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenaren bidez arautuak: 300.000 euro, 950001 96100 4819 241104 partidaren kargura (“Zailtasun gehien dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala eta EGF”).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, hortaz, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da haren aurka, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko urriaren 1ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1913153