212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

15/2019 EBAZPENA, urriaren 4koa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, onartzen duena Marina Ainciburu Fernándezek uko egitea doktoratu aurreko laguntza bati, Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa bat egitekoa, eta, horrenbestez, laguntza David Repáraz Pernauti ematen diona. Martxoaren 12ko 133/2019 Ebazpenaren bidez eman zitzaion laguntza Marina Ainciburu Fernándezi, 2018ko deialdian.

Unibertsitateen Ataleko buruak txosten bat aurkeztu du laguntza bat jaso zuen ikerlari baten espedientearen nondik norakoak azaltzeko. Laguntza hori Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa bat egiteko eman zitzaion Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 133/2019 Ebazpenaren bidez, 2018ko deialdian. Txostenean adierazten du ezen, deialdiaren 14. oinarrian ezarritakoaz baliatuz, prestakuntzan ari zen ikerlariak jakinarazi duela uko egiten diola laguntzari, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioak beste bat eman diolako, berdin-berdina. Txostenak dio, halaber, ikerlari horrek uko egin ondoren badela dirua aurrekontuan beste laguntza bat emateko, deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritako baldintzetan. Hori guztia dela eta, txostenean proposatzen da laguntzari uko egitea onartzea, likidazio ekonomikoa egitea eta laguntza berri bat ematea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta, orobat, kontuan harturik Unibertsitateen Atalak egin duen txostena,

EBAZTEN DUT:

1. Onartzea, ondorioak 2019ko irailaren 8tik aurrera izateko, Marina Ainciburu Fernándezek uko egitea doktoratu aurreko laguntzari, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 133/2019 Ebazpenaren bidez jaso zuenari alegia, aplikatu beharreko deialdiaren 14. oinarrian jasotako moduan.

2. Emandako laguntzaren zenbatekoa eta iraupena aldatzea; ezaugarri hauek izanen ditu orain:

IKERLARIA

LAGUNTZAREN IRAUPENA

SOLDATAK ETA GIZARTE KOTIZAZIOAK (eurotan)

ADMINISTRAZIO GASTUAK (eurotan)

LAGUNTZAREN BEHIN BETIKO ZENBATEKOA (eurotan)

AINCIBURU FERNÁNDEZ, Marina

5 hilabete eta 8 egun (2019ko apirilaren 1etik irailaren 8ra bitarte)

9.827,31

420,00

10.247,31

3. Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioari (FIMA; IFK: G82198524) eskatzea, laguntza kudeatzearen ardura duen erakunde kolaboratzailea den heinean, 1.205,69 euro itzultzeko, exekutatu gabeko gastu gerakinen itzulketa gisa, Marina Ainciburu Fernándezi emandako laguntzatik, indarreko aurrekontuaren “Laguntzen itzulketen ondoriozko diru-sarrerak” izeneko 411001-41200-3800-000000 partidaren alde. Itzuli beharreko zenbatekoaren kalkulua:

IKERLARIA

LAGUNTZAREN BEHIN BETIKO ZENBATEKOA (eurotan)

ORDAINDUTAKO ZENBATEKOA (eurotan)

ITZULI BEHARREKO ZENBATEKOA (eurotan)

AINCIBURU FERNÁNDEZ, Marina

10.247,31

11.453,00

1.205,69

Itzulketa ebazpenean atxikitako ordainketa-gutuna aurkeztuta egin beharko da, edozein finantza entitatetan, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Epe horretan itzulketa egiten ez bada, premiamendu bidez kobratuko da.

4. Ordaindu gabeko gastu konpromisoak bertan behera uztea, guztira 57.265 euro, 2019., 2020. eta 2021. urteetako partida honen kargurakoak: “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izeneko 411001-41210-4800-322302 partida (kontabilitateko espedientea: 40001487). Gastua honela banatzekoa zen:

LAGUNTZAREN HASIERAKO ZENBATEKOA (eurotan)

LAGUNTZAREN BEHIN BETIKO ZENBATEKOA (eurotan)

DESKONPROMETITU BEHARREKO ZENBATEKOA (eurotan)

2019an (eurotan)

2020an (eurotan)

2021ean (eurotan)

68.718,00

10.247,31

57.265,00

11.453

22.906

22.906

5. Aurrekontuan diru erabilgarria dagoenez, Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa egiteko laguntza bat ematea David Repáraz Pernauti, Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioari (FIMA) atxikitako doktoratu aurreko ikerlariari. Laguntzaren ezaugarriak taula honetan daude zehaztuta:

IKERLARIA

IRAUPENA

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA, GUZTIRA (eurotan)

2019an (eurotan)

2020an (eurotan)

2021ean (eurotan)

REPÁRAZ PERNAUT, David

30 hilabete eta 23 egun

58.470,69

12.658,69

22.906,00

22.906,00

6. 58.470,69 euroko urte anitzeko gastua konprometitzea 2019., 2020. eta 2021. urteetako aurrekontuen gastu partida honen kargura: 411001-41210-4800-322302 “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izenekoa (DDBN kodea: 411780). Gastua honela banatuko da:

GUZTIRA (eurotan)

2019KO AURREKONTUA (eurotan)

2020KO AURREKONTUA (eurotan)

2021EKO AURREKONTUA (eurotan)

58.470,69

12.658,69

22.906,00

22.906,00

7. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateen Zerbitzura, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpena igortzea Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundaziora (FIMA).

9. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuko iragarki-taulan eta http://www.nafarroa.eus/ web orrian argitaratzeko agindua ematea.

11. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko urriaren 4an.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Jesús Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: F1913178