212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

325/2019 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Estrella Extramiana Cameno andrea, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena. Kargu-uzteak 2019ko urriaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 45. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla; dekretu horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren 10. artikuluaren ondorioz, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 6. atalari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Estrella Extramiana Carmeno andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2019ko urriaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzuko buruari, Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko buruari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan eta orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 15ean.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F1913218