212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

187E/2019 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Óscar Martínez López jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Koordinazio Informatikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuak ezartzen du atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasota dago espedientean.

Horrenbestez, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Óscar Martínez López jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Koordinazio Informatikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2019ko urriaren 14tik aurrera sortuko ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 14an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F1913174