212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2887/2019 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Yolanda Oses Pérez andrea, Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena (plantilla organikoan 9969 zenbakia duen lanpostua).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1273/2019 Ebazpenaren bidez, Yolanda Osés Pérez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, orduko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 9969 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Irailaren 25eko 236/2019 Foru Dekretuaren bidez, Yolanda Oses Pérez andrea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Erakundeen Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten. Izendapenak 2019ko irailaren 26tik aurrera izan zituen ondorioak. Horren arabera, 2019ko irailaren 25a zuen aurretik aipatutako ataleko burutzan aritzeko azken eguna.

Aipatu deialdiko 15.5 puntuak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barrenean funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kargutik kentzea Yolanda Oses Pérez andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua. Lanpostu hori 9969 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan. 2019ko irailaren 25a da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1913207