212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

11/2019 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Juan Francisco Elizari Huarte jauna, Ondare Bibliografiko eta Filmografikoaren eta Lege Gordailuaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu. Bulego hori Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzuari atxikita dago.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian xedatzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Juan Francisco Elizari Huarte jauna, Ondare Bibliografiko eta Filmografikoaren eta Lege Gordailuaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2019ko urriaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak. Bulego hori Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Liburutegi Zerbitzuari atxikita dago.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko urriaren 15ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F1913240