212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

360E/2019 FORU AGINDUA, urriaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, Joseba Iñaki Moreno Sueskun jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzuko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen da, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 45. artikuluak ezartzen du zerbitzuetako, ataletako eta unitateetako buruak azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko direla; dekretu horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua.

Urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren bidez, uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatu zen, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Haren 11. artikuluan langileriaren arloan ezartzen diren eskudantziez baliatuz, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 6. apartatuari jarraituz,

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztutako proposamena ikusirik,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario den Joseba Iñaki Moreno Sueskun jauna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan Osasunaren Zerbitzuko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2019ko urriaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Joseba Iñaki Moreno Sueskun jaunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eta Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko urriaren 16an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1913297