212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

246/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 9koa, Carmelo Ayerra Gurpegui jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluari jarraikiz, zerbitzuko zuzendarien izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuak eginen ditu foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 9an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Carmelo Ayerra Gurpegui jauna, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea. Kargu-uzteak 2019ko urriaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea.

Iruñean, 2019ko urriaren 9an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F1913078