212. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

245/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 9koa, Itziar Cía Pino andrea, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 9an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Itziar Cía Pino andrea, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko urriaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun hori izanen da zerbitzuko zuzendari aritzeko azken eguna.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 9an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1913077