211. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laburpena, Beriaingo haurrak Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan eskolatzeko laguntzen deialdiarena (2019-2020 ikasturtea)

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 476245.

Lehena.–Onuradunak.

Laguntzen onuradunak izan ahalko dira hiru urtetik beherako Beriaingo neska-mutikoak, 2019-2020 ikasturtean zehar Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan matrikulatu badira.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdiaren xedea da Beriaingo familiei hiru urtetik beherako haurrak eskolatzen laguntzeko ematen zaizkien bekak arautzea. Haurrek Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen duten haur eskoletan matrikulatuak egon behar dute.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Osoko Bilkurak 2019ko urriaren 3an hartu erabakiaren bidez onetsia.

http://www.beriain.es/convocatoria-ayudas-0-3-anos-curso-2019-2020/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

–Per capita errentaren tarteak:

• 0 eurotik 4.500 euroraino:

- Dirulaguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %62.
  • Eskolatzea: %83.

• 4.501,01 eurotik 5.500 euroraino:

- Dirulaguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %58.
  • Eskolatzea: %77.

• 5.500,01 eurotik 6.650 euroraino:

- Dirulaguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %54.
  • Eskolatzea: %71.

• 6.650,01 eurotik 7.980 euroraino:

- Dirulaguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %46.
  • Eskolatzea: %60.

• 7.980,01 eurotik 9.300 euroraino:

- Dirulaguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %38.
  • Eskolatzea: %53.

• 9.300,01 eurotik 10.700 euroraino:

- Dirulaguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %26.
  • Eskolatzea: %38.

• 10.700,01 eurotik 12.400 euroraino:

- Dirulaguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %18.
  • Eskolatzea: %25.

• 12.400,01 eurotik 15.000 euroraino:

- Dirulaguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %6.
  • Eskolatzea: %10.

• 15.000 eurotik goiti:

- Dirulaguntza:

  • Eskolatzea + jantokia: %0.
  • Eskolatzea: %0.

Per capita errentaren tarte bakoitzeko aipatu den laguntzaren portzentajea da, hain zuzen, gehienez eman daitekeena. Zehazki jakiteko, aurrekontuan dagoen dirua eta zenbat eskabide dauden hartuko dira kontuan.

Eskolatzeko eta jantokiko kontzeptuengatik Beriaingo udalerritik kanpo eskolatutako haurren familiei ordainduko zaien zenbatekoa ez da txikiagoa izanen Beriaingo Haur Eskolan matrikulatuta jasoko lukeena baino.

Eskaerak aurkezteko epea:

Hogei egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2019ko irailaren 7an.–Alkatea, Óscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1912936