210. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Laburpena, herriko kirolariendako dirulaguntzen 2019ko deialdiarena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrnas). DDBN (identifikazioa): 476435.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdi honetako laguntzak eskatzen ahalko dituzte eskabideak aurkezteko unean honako baldintza hauek betetzen dituzten Azkoiengo kirolariek:

–Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estatu kideren batekoa.

–Azkoienen erroldatua egotea 2018ko urtarrilaren 1ean.

–Nafarroako Foru Komunitateko dagokion kirol federazioak emandako lizentziaren jabe izatea eskabidea aurkezteko unean; lizentziak indarrean egon behar du.

–Nafarroako Foru Komunitateko kirol federazio batek emandako lizentzia edukitzea deialdi honetarako baloratzen ahal diren kirol emaitzak lortu diren unean.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ezen ez dagoela Diru laguntzei buruzko azaroaren 9ko 30/2003 Foru Legearen 13.2. artikuluan ezarritako egoeraren batean. Horretarako, III. eranskineko eredua erabiliko da.

–Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ezen ez duela zorrik Zerga Agentziarekin edo Azkoiengo Udalarekin. Horretarako, IV. Eranskineko eredua erabiliko da, edo, bestela, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela ziurtatzen duen agiria.

–Kirolariek Espainiako txapelketetan edo nazioarteko txapelketa ofizialetan, gutxienez, parte hartu beharko dute 2019an eta horietan parte hartzeko gutxieneko marka lortu, edo hautatuak izan dagokion kirolaren lurralde edo nazio selekzioan aritzeko.

Artikulu honetako e) apartatuan ezarritako baldintzak egiaztatzeko, organo eskudunek emandako ziurtagiriak erabiliko dira.

Bigarrena.–Xedea.

Sustatzea, batetik, kirola egitea, eta, bestetik, Azkoiengo udalerrian erroldatuta dauden kirolarien parte hartzea eskualdean, autonomia-erkidegoan, Espainian eta nazioartean antolatzen diren izaera federatiboko txapelketetan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzen zuzkidura 1.000,00 eurokoa izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabetea, oinarri hauek Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

Azkoienen, 2019ko urriaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1913002