210. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga
borondatez ordaintzeko epea

Interesdun guztiei jakinarazten zaie ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga kobratuko dela. Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, azaroaren 1etik abenduaren 1era, biak barne.

Ordainketak helbideraturik dituztenei, subjektu pasiboek emandako banku-kontuan kargatuko zaie. Zergak helbideratu gabe dituztenek udalerriko edozein banku-entitatetan ordaindu beharko dute. Ordainagiriarekin udal bulegoetara joan beharko dute 10:30etik 14:00etara, jatorrizko ordainagiria jasotzeko, borondatez ordaintzeko epea bukatu arte.

Ohartarazten da ezen borondatez ordaintzeko epea iraganik zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak aplikatuz, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murchanten, 2019ko urriaren 14an.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1913219