210. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Herri-lurren okupazioa “Birdwatching. Nafarroako Mendialdea
eta Erribera” deritzon proiektua aurrera eramateko.
Informazio publikoa

Buñuelgo Udalak, 2019ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki du baimena ematea Eder partzuergoari 5. poligonoko 345. lurzatian 32,4 m² herri-lur okupa ditzan, “Birdwatching. Nafarroako Mendialdea eta Erribera” deritzon proiektua aurrera eramateko. Hona hemen xehetasunak:

  • 32,4 m² (UTM koordenatuak: X = 629746,097 Y = 4647662,061) 5. poligonoko 345. lurzatian, hegaztien behatoki bat jartzeko.

Orobat, aipatu herri-lurrak okupatzeko baldintzak arautzeko agiria onartu du.

Espedientea jendaurrean jartzen da 15 eguneko eperako, interesdunek hura kontsultatu eta, behar izatera, egoki deritzeten alegazioak aurkez ditzaten; jendaurreko epe hori iraganik, Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Erabaki hau izapide-egintza da, eta ezin da haren aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Jendaurrean egon bitartean, Buñuelgo Udaleko idazkaritzan erabakiaren testu osoa eta harekin zerikusia duten agiriak kontsultatzen ahalko dituzte interesdunek.

Buñuelen, 2019ko urriaren 8an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L1912982