210. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Terrazen eta pasabideen gaineko 2019ko kuotak borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2019ko azaroaren 30ean bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko terrazen eta pasabideen gaineko 2019ko kuotak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko urriaren 25ean kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2019ko urriaren 16an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1913261