210. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 23a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde
diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda. Ediktua

María Teresa Gurruchaga Zabala andreak, Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak,

Aditzera ematen du: Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eranskin gisa ematen da argitara hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda.

Agoitzen, 2019ko urriaren 17an.–Idazkaria, María Teresa Gurruchaga Zabala.

ERANSKINA

Agoizko Udala.

Lokalak: Aurelio Leon aretoa (Agoizko udaletxea, kale berria 22), egunero, arratsaldean eta gauean, astelehen, asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan izan ezik, 19:00etatik aurrera.

Kultur etxea (José Amichis plaza z.g.), egunero, arratsaldean eta gauean, igandeetan izan ezik.

Kartelak: ez dago horretarako lekurik.

Hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko leku publikoak: herriko plaza publikoak.

Ariako Udala.

Lokalak: udaletxeko osoko bilkuren aretoa, egunero, 20:00etatik aurrera.

Kartelak: pilotalekuko paretetan eta faroletako besoetan.

Burlatako Udala.

Lokalak: Larrañetako plaza (edukiera: 700 lagun), azaroaren 1etik 8ra, aldez aurretik abisatuta, 18:00etatik 22:00ak arte. Kultur etxea (erabilera anitzeko gela; edukiera: 100 lagun), azaroaren 4tik 8ra, 16:00etatik 21:00ak arte, aldez aurretik abisatuta. Jauregia (erabilera anitzeko gela; edukiera: 100 lagun), azaroaren 4tik 8ra, 12:00etatik 14:00ak arte eta 18:00etatik 21:00ak arte.

Kartelak: kale nagusiko faroletan. Salmenten Ingurabideko faroletan.

Burgiko Udala.

Lokalak: udaletxeko ekitaldi aretoa.

Kartelak: pilotalekuko kanpoaldeko paretan.

Kasedako Udala.

Lokalak: kultur etxea.

Kartelak: udal eraikinetako kanpoaldean eta Ekialdeko plazan, erraz kentzeko moduan jartzen badira, eta itsatsi gabe. Merkatuko plazan taula berezi bat dago horretarako, udaletxeko beheko solairuan.

Galipentzuko Udala.

Lokalak: udaletxeko osoko bilkuren aretoa.

Kartelak: Udalaren jabetzako eraikinetako kanpoaldean.

Garraldako Udala.

Lokalak: udaletxeko osoko bilkuren aretoa, egunero, 20:00etatik aurrera.

Kartelak: kontsultategiko paretetan eta faroletako besoetan.

Itzagaondoko Udala (Ardatz).

Lokalak: udaletxeko beheko solairuko aretoa.

Kartelak: Udalak ez du kartelak eta hauteskundeetako propaganda dohainik jartzeko eremu librerik.

Ledeako Udala.

Lokalak: gizarte eta kultur etxea (Escuelas kalea 2, Ledea). 60 bat lagun sartzen ahal dira.

Kartelak: zenbait iragarki-taula, herrian sakabanatuta.

Lizoaingo Udala.

Lokalak: Elizar kultur etxea.

Kartelak: Udalak ez du kartelak eta hauteskundeetako propaganda dohainik jartzeko eremu librerik.

Luzaideko Udala.

Lokalak: Luzaideko udaletxeko zinema aretoa erabiltzen ahalko da. Horretarako, aldez aurretik eskaera idatzia zuzendu beharko zaio Luzaideko Udalari, eguna eta ordua adierazita, erabil daitekeela ziurtatzeko.

Kartelak: propaganda kartelak jartzen ahalko dira herriko pilotaleku estaligabean, lagunartean “pilotaleku zaharra” esaten zaion horretan. Udalari abisua eman beharko zaio aldez aurretik, kartelak paretako zein tokitan jarri behar diren zehazteko.

Noaingo Udala.

Lokalak: hauteskunde kanpainaren egun guztietan, 2019ko azaroaren 1etik 8ra: Ikustegia gizarte etxea (Aireportuko errepidea kalea 1, Noain), 19:00etatik 21:00ak arte.

Kartelak: Jakako errepideko 4an. Errege kaleko 61ean. Errege kalean, San Frantzisko Xabier plazaren parean, Noaingo Arcos kalean, Bidezarra futbol zelaiko sarreraren ondoan. San Migel plazako 5ean.

Otsagabiko Udala.

Lokalak: gizarte eta kultur etxea, eguna aldez aurretik hartuta. Zatalarrañas kalea z.g.

Kartelak: iragarki-taulan. Blankoa plaza z.g. (estalpea).

Tebas-Muru Artederretako Udala.

Lokalak: Udalak ez du lokalik hauteskunde kanpainako ekitaldiak egiteko.

Kartelak: Udalak kartelak eta hauteskundeetako propaganda dohainik jartzeko taulak eta farolak ditu.

Urrotz-Hiriko Udala.

Lokalak: kultur aretoa.

Kartelak: Udalak ez du kartelak eta hauteskundeetako propaganda dohainik jartzeko eremu librerik.

Bidankozeko Udala.

Lokalak: Bidankozeko udaletxeko ekitaldi aretoa (eskola zaharrak).

Iragarkiaren kodea: J1913335