210. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-59

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea.

Xedea: Ziaurrizko saneamendu obretarako baimena ematea, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ibilgua: Ultzama ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Odieta (Nafarroa).

Etxebizitzak lotzeko obrak “Ziaurrizko saneamendu sarea hobetzeko proiektuaren” arabera eginen dira. Proiektua LKS Ingeniería S. Coop. enpresak sinatu zuen, 2018ko azaroan, eta isurketa, behin araztuta, urtean 4.542 metro kubikoko bolumenarekin eginen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko irailaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1912989