210. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Izangaien zerrenda eta puntuazioak

2019ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 24an, argitaratu zen Vianako Udalean administrari-ofizial izateko lanpostu bat (plantillako 1-06 plaza) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi horri dagokion merezimenduen balorazioa bukatuta, eta deialdiko 6. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, kalifikazio epaimahaiak Alkatetzari igorri dio hautagaiek merezimenduen balorazio fasean lortutako behin betiko puntuazioen zerrenda.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskudantziekin eta aipatu deialdiaren 7 oinarriarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila zerrenda, bai eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian ere.

Izangaia:

FERNANDO DEL PRADO ABADÍA. Guztira: 27,41 puntu.

Erabakiaren aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Vianan, 2019ko urriaren 8an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1912999