21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Funtzionario izendatzea

Alkatetzaren apirilaren 26ko 147/2018 Ebazpenaren bitartez, praktiketako funtzionario izendatu ziren Jorge Casi Goñi eta Francisco Javier Ciganda Olóriz, hori lortzera iritsitako izangaiak baitziren 174/2016 Epai irmoa betetzeko tramitazioaren arabera, honako hauekin bat egindakoa: Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren 898/2018 Ebazpena, apirilaren 19koa, eta Barneko zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpena, apirilaren 20koa. Aipatu ebazpenetan ohartarazten zenez, Francisco Javier Ciganda Olorizen izendapena baldintzapean gelditzen zen: prestakuntza ikastaroa gainditu beharrez gain, bere gaitasun psikofisikoa ere baieztatu behar zen.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalak txostena eman zuen abenduaren 13an. Bertan ondorioztatu zenez, Francisco Javier Ciganda Olorizek “behar bezainbesteko gaitasun fisikoa eta psikikoa ditu dagozkion eginkizunetan aritzeko, deialdiaren 3.1 puntuaren d) atalean jasotzen den bezala”.

Prestakuntza ikastaroa bukatu eta gero, gaur, abenduaren 17an, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariaren azaroaren 30eko 179/2018 Ebazpena jaso da. Horren bidez, Polizian sartzeko 2019ko oinarrizko ikastaroaren azkeneko kalifikazioak onesten dira, eta, bertan agertzen denaren arabera, aipatu ikastaroa gainditu dute bi izangai horiek.

Aurreko guztia ikusirik, eta espedientean dagoen irailaren 1eko 174/2016 Epai irmoa betetzeko abiaturiko tramiteak betetzearren, Alkatetza honek

EBATZI DU:

1. Francisco Javier Ciganda Olóriz Lizarrako Udaleko funtzionario izendatzea (udaltzaina, Udalaren plantilla organikoko 7.20 lanpostuari atxikia), eta hilabeteko epea ezartzea lanpostuaz jabetzeko. Jabetu baino lehen, zin egin edo agindu beharko du Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela. Eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, Lizarrako Udaleko funtzionarioaren izaera lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, Lizarrako udaltzainburuari eta udal honetako Kontu-Hartzailetza eta Langileria alorrei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizarrako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila.

Ebazten dut, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2018ko abenduaren 17an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1815990