21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Udaltzain baten izendapena

Berriozarko Udaleko alkateak, 2018ko abenduaren 18an, 2018/014 Ebazpena eman zuen. Haren bidez, Ignacio Carrillo Pérez izendatu zuen Berriozarko Udaleko funtzionario izateko, Berriozarko Udaleko udaltzain lanpostua betetzeko, udaleko plantilla organikoan 69 zenbakia duena. Horretarako, trukea egin da, Berriozarko Udaleko udaltzain Alejandro Ferre-Bonsoms Hernándezekin, Uharteko Udalaren mende izanen baita, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Interesdunari adierazten zaio ezen hilabeteko epean, izendapen hau jakinarazten denetik, bere karguaren jabetza hartu behar duela, legez ezarri bezala.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, 2018ko abenduaren 28an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1900033