3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-776
Moncayoko Ur Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Moncayoko Ur Mankomunitatea.
Xedea: Corellako HUAren tratamendua hobetzeko lanak legeztatzea.
Baimen eskearen xede diren lanak deskribatuta daude Corellako HUAren tratamendua hobetzea izeneko agirian, Gregorio Berrozpe Ullate bide ingeniariak 2017ko ekainean izenpetutakoan, UPJk 2018ko urriaren 2an egindako kontrol txostenean jasotako oharrekin.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua , 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko abenduaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1900124