21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-757

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea.

Xedea: Olagueko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Mediano ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Anue (Nafarroa).

Isurketak 20.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta bi gelako 112 m³-ko hobi septikoan tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko abenduaren 5ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1815616