21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-336

Izarbeibarko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Izarbeibarko Mankomunitatea.

Xedea: La Grana pasealekuan ur beltzen sarea Garesko saneamendu sarearekin konektatu eta ponpaketa egiteko lanak baimentzea.

Lanen xedea La Grana pasealekuko ur beltzen saneamendu sarea berritzea da, Garesko udal-mugartean, 2018ko otsaileko proiektu honen arabera: “Garesko La Grana pasealekuan (Nafarroa) ur beltzen ponpaketa eta bulkatzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko azaroaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1815670