21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-A-22

Roberto Fayanás Glaríak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Biniés ibaia.

Hargunearen udalerria: Burgi (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (663673, 4732223) 30. zona.

Erabilera: ureztatzea.

Aprobetxamenduaren tokia: Burgiko 14. poligonoko 302. lurzatia (Nafarroa). Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean (l/s): 0,006.

Gehieneko bolumena urtean: 80 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Binies ibaitik, ezkerraldetik, 1 ZP-ko motoponpa baten bidez, eta 1 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin. Motoponpak 1,5 hazbeteko diametroa duen mahuka baten bidez bultzatuko du ura ureztatu beharreko eremuraino Burgiko 14. poligonoko 297. eta 304. lurzatietan barna. Ur jabari publikoko eremuan ez da inolako lanik egin behar, eta ura hartzeko sistema jarri eta kendu egiten da. Barneko erregulazioa izanen du, mila bana litroko PVC-zko 6 biltegirekin. Ura maiatzetik urrira bitarte hartuko da, 0,0567 hektareako baratzea ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko azaroaren 19an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1815439