21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-A-180

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2018ko azaroaren 23an hartutako ebazpenaren bidez, Jesús Larrión Pozuetari ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaio, ura hartzeko Arakil ibaiaren ibilgutik, ezkerraldetik, Olaztiko udal-mugartean (Nafarroa), koordenatu puntu honetan: UTMX: 565475; UTMY: 4747834 (Datum: ETRS89); maiatzetik urrira bitarte hartuko da ura (biak barne); batez besteko emari baliokidea 0,003 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilabetean, uneko gehieneko emaria 1,3 l/s-koa, eta urteko gehieneko bolumena 48 m³-koa. Ura ureztatzeko erabiliko da, zehazki 0,1 hektareako baratzea, Olaztiko udal-mugartean (Nafarroa), 2. poligonoko 3077. lurzatian. Aipatutako ebazpenean jasotako baldintzak ere bete beharko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zaragozan, 2018ko abenduaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1816086