21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2012-A-173

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2018ko azaroaren 23an hartutako ebazpenaren bidez, Iker Sancho Jauregui eta Sebastiana-María Espinosa Trinidad jaun-andreei ur publikoen aprobetxamendu bat eman zaie, Latasa-Imozko (Nafarroa) udal-mugarteko 9. poligonoko 43. lurzatian, euri-uren bilketaren bidezkoa, apiriletik irailera bitarte, baita ura hartzekoa ere, Larraun ibaitik (90123160603), ezkerraldetik, udal-mugarte horretan berean, uztailetik irailera; ur aprobetxamenduaren batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean 0,0019 l/s-koa izanen da bi harguneetan guztira, eta Larraun ibaiko harguneko uneko gehieneko emaria, berriz, 0,5 l/s-koa; euri uren aprobetxamenduan urteko gehieneko bolumena 30 m³-koa da, eta 15 m³-koa Larraun ibaitik egin beharreko ur deribazioaren kasuan. Ura 0,03 hektareako eremua ureztatzeko erabiliko da, 9. poligonoko 43. lurzatian.

Zaragozan, 2018ko abenduaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1816018