2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGIKO, BIDANKOZEKO ETA GARDEKO UDALEN BATASUNA
2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarriari jarraikiz, aditzera ematen dira 2019ko plantilla organikoa eta Batasun honetako lanpostuen zerrenda. 2018ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran onetsi ziren, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan ezarriari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an.
2019KO PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak
Lanpostuaren izena: Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko idazkaria. Batasunaren burua: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: OL. Euskara jakitea: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: hutsik.
Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda
María Díaz Castillo. Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Batasunaren burua: Burgiko Udala. Administrazio-kontratuduna. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009-04-27.
Burgin, 2018ko abenduaren 28an.–Batzordeko burua, Tomás Pasquel Ayechu.
Iragarkiaren kodea: L1900031