21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, deialdi honen behin betiko emaitzen kontra: erdi mailako teknikari lanpostuak (berdintasunekoak) betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia; zerrenda bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko da, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 24ko 188/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen erdi mailako teknikari lanpostuak (berdintasunekoak) betetzeko izangaien bi zerrenda osatzeko deialdia; zerrenda bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko da, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko. Prozedura horretan, gora jotzeko errekurtsoa jarri du María Sacramento Dávila Contrera andreak, deialdi honen behin betiko emaitzen kontra. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, alegazioak egin ahal izateko iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2 Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1900763