21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Udal tasa, prezio publiko eta zergei dagozkien karga-tasak,
2019ko ekitaldian indarra izanen dutenak. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea honako tasa eta prezio publiko hauek arautzen dituzten udal ordenantzetako aldaketak: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak eta Hirigintzako jarduketetarako tasak, Herri-lurretako aprobetxamenduen kanonak, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gainerako lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Gainera, ondotik ematen diren udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak finkatu dira 2019rako.

Aldaketa espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsita geldituko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1900001