2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
2019ko lan-egutegia
Ikusirik 312/2018 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 19an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–Onestea Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileek 2019an izanen duten jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Ekainaren 24a: herriko jaia.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Era berean, baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
Bigarrena.–Uharte Arakilgo Udaleko langileen lanaldiaren egiazko lanordu kopurua urtean 1.592 da.
Hirugarrena.–Uharte Arakilgo Udalaren bulegoetan, astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izango dute, 07:35etik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte. Jendea hartzeko ordutegia izanen da 10:00etatik 14:00ak arte.
Garbiketako langileek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.
Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.
Laugarrena.–Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 30. artikuluan xedatzen den norberaren aferetarako baimen ordaindua (hiru lanegun, gehienez) orduka hartzen ahalko da.
Bosgarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta Udalaren zerbitzuko langileendako jaiegunak.
Seigarrena.–Langileek hurrengo urteko urtarrilaren 31 arte ahal izanen dituzte aurreko urteari dagozkion oporrak hartu, horietarako eskubidea sortu badute.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharte Arakilgo Udalaren iragarki oholean, eta haren berri ematea Uharte Arakilgo Osoko Bilkurari, organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Uharte Arakilen, 2018ko abenduaren 14an.–Alkatea, Ainara Ayestarán Ijurco.
Iragarkiaren kodea: L1815410