21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, I. eta II. zabalguneetako barne eraberritzeko plan berezian (528-A oinarrizko unitatea, 197. lurzatia, Javerianoen komentua izandakoa). Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko abenduaren 18an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 18-NOV-18 (4/CV).

“Ikusirik espedienteko agiriak, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren eta legelariaren 2018ko abenduaren 11ko txostenekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batean onestea I. eta II. zabalguneetako barne eraberritzeko plan bereziaren aldaketa egiteko agiria, 528-A oinarrizko unitateko 197. lurzatirako (Aita Javerianoen komentua izandakoa). Luis Irisarri Nagorek sustatu du agiria, Global Numa SL ordezkatuz, eremua antolatzeko eta eraikinean egitekoa den jarduketaren baldintzak zehazteko, zuzkidura pribatuetarako komunitateko bizitegi erabilera ezar dadin.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1815921