21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Orbaizetako Udalak, 2018ko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa, lanpostuen zerrenda eta haien egoera juridikoa barne, baita langileen zerrenda ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua, plantilla organikoarekin batera, Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Orbaizetan, 2018ko abenduaren 20an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1815934