21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2018ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda, eta espedientea jendaurrean edukitzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, iragarkiak paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, hamabost egun balioduneko epean, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatu jendaurreko aldia iraganda erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2018ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1900036