21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Merkataritza ez egonkorrari eta salmenta ibiltariari dagozkien tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2018ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Merkataritza ez egonkorrari eta salmenta ibiltariari dagozkien tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsiko da Ledeako Merkataritza ez egonkorrari eta salmenta ibiltariari dagozkien tasak arautzen dituen ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ledean, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L1900028