21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2019rako zerga-tasak

Ledeako Udalak, 2018ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2019rako zerga-tasa hauek finkatu ditu:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,4643.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3, eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean, hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,40, Udalaren gutxieneko kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: bere horretan utzi dira Ledeako Udalak, 2018ko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, onetsitako karga-tasa, koefizienteak eta baldintzak (2018ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 7koan).

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legerian ezarritakoa betez.

Ledean, 2018ko abenduaren 27an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L1900026