21. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Epatzea gora jotzeko 18-02507 errekurtsoan

Caparrosoko Udalak jaso du Ricardo Antón Lasterrak jarritako gora jotzeko 18-02507 errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren osoko bilkurak 2018ko urriaren 10ean hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bidez ukatu zen laborantzako herri-lurren aprobetxamendua. Espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea xedatu da osoko bilkurak 2018ko abenduaren 27an hartutako erabakiaren bidez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak inpugnatzeari buruz garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian) xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da administrazio espedientean interesa izan dezaketen guztiek jakin dezaten. Honen bidez, epatzen zaie errekurtsoan agertzeko eta pertsonatzeko, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñeko Iturrama kaleko 10 zenbakian; sarrera Ezkirotz kaletik), errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero.

Caparroson, 2018ko abenduaren 28an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1816147