2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
2019rako zerga-tasak
Bertizaranako Udalak, 2018ko azaroaren 20an egin osoko bilkura arrunt eta presakoan, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Ondoko zerga-tasa hauek ezartzea udal zergetarako, 2019ko urtarrilaren 1etik hasita.
–Lurraren gaineko kontribuzioa: balorazio txosten berria onetsi ondotik ondorioztatzen dena, edo ezinezkoa bada, aurreko urtean ezarritakoa. %0,16, katastro-balioaren gainean.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:
- %3,5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo etxebizitzak zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.
- %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, lehen etxebizitza zaharberritzeko obretarako, titularraren ohiko bizileku iraunkorra izan eta bertan merkataritzako jarduerarik egiten ez bada.
- %5, industria jarduerak ezartzeko obretarako.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2ko indizea aplikatuko du Udalak, maiatzaren 28ko 7/96 Foru Legeak onetsi eta eskatutako gutxieneko kuoten gainean.
–Ur tasak:
- Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,25 euro, etxeko urteko kontsumoa 250 m³ baino txikiagoa denean eta etxekoaz kanpoko kontsumoan, edozein kontsumo motatan.
- Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,30 euro, etxeko urteko kontsumoa 250 m³ baino handiagoa denean eta etxekoaz kanpoko kontsumoan, edozein kontsumo motatan.
- Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,42 euro industria, merkataritza eta abeltegietako erabileretarako, eta urteko kontsumoa 750 m³ bitartekoa denean.
- Tarifa, m³ bakoitzeko: 50 euro/m³ bakoitzeko industria, merkataritza eta abeltegietako erabileretarako, kontsumoa 750 m³ baino handiagoa denean.
- Tarifa, m³ bakoitzeko: 60 euro/m³ bakoitzeko industria, merkataritza eta abeltegietako erabileretarako, kontsumoa 1.000 m³ baino handiagoa denean.
- Kontagailuaren kuota finkoa: 10 euro.
- Tasa, irakurketarik gabeko kontagailua: 50 euro.
- Tasa, kontagailua aldatzeagatik: haren kostuaren arabera.
- Tasa, eraikuntza eta eraikin berrietako harguneagatik: zerbitzuaren kostuaren arabera.
- Tarifa: ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,10 euro/m³.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, karga-tasa %8 izanen da eta koefizienteak, ondoko hauek:
- 0,63, 20 urte edo hortik gora.
- 0,58, 19 urte.
- 0,51, 18 urte.
- 0,36, 17 urte.
- 0,21, 16 urte.
- 0,06, 15 urte.
- 0,06, 14 urte.
- 0,06, 13 urte.
- 0,06, 12 urte.
- 0,06, 11 urte.
- 0,06, 10 urte.
- 0,06, 9 urte.
- 0,06, 8 urte.
- 0,06, 7 urte.
- 0,06, 6 urte.
- 0,06, 5 urte.
- 0,06, 4 urte.
- 0,11, 3 urte.
- 0,13, 2 urte.
- 0,13, urtebete.
- 0,06, urtebetetik behera.
2. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Egungo legerian ezarritako errekurtsoak aurkezten ahal dira.
Bertizaranan, 2018ko abenduaren 17an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1815332